Garai berriak, txakolin berriak Estreinakoz gure upelean hartzitutako txakolina eta gure goi mailako txakolina iragartzen ditugu. Ekoizpena, egun, 60.000 botilakoa da.
Oraingo kokapenera aldatzen gara Gure historia soinean eramanda, mendien magaletatik jaitsi eta ibarraren behealdean kokatzen gara, urtean 4.000 botila ekoizten hasteko.
Bizkaiko Txakolinaren jaiotza Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura sortzen duten upategien artean gaude.
Bizkaiko txakolineroen elkartea sortzen da Andonik, gure aitak eta aititek, beste ekoizle batzuekin batera, Bizkaiko Txakolineroen elkartea sortzen du. Azken hau, gaur egungo Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren hazia izan zena.