Upategia

Tradizio familiarra mantenduz

Zamudion Aretxabaleta familiako 5. eta 6. belaunaldia gara txakolina ekoizten.

Txakoli Zabalondo Bodega Magalarte Zamudio Jabi en el viñedo

Txakolinanganako grina

Magalarte Zamudion gure familiaren tradizioa mantendu nahi dugu, Nikolas Aretxabaleta Zarragak, Jose Severiano Aretxabaleta bere aitarengandik XIX. mendearen erdialdean jaso zuen ardau inguruko ondare kulturala gorde nahi dugu. Gaur egun, Magalarte Zamudioko txakolineroen 5. eta 6. belaunaldiak gara.

Hori dela eta, gure upategia beti Zamudion, gure bihotzeko herri honetan, mantendu nahi izan dugu.

1850
1913
1964
1980
1994
1996
2006
2011
2018

1850

Upategiaren sorrera

Garai honetan, Jose Aretxabaleta bere Magalarte baserriko txakolina ekoizten eta ingurukoei banatzen hasten da.

1913

2. belaunaldia

Nikolasek bere aitaren lekukoa hartzen du eta upategiaz arduratzen da.

1964

Lehenengo etiketa

Gure ezaugarri den tradizioarekiko maitazunari jarraika, Gabrielek bere aita Nikolas txakolinaren etiketan txertatzen du.

1980

Bizkaiko txakolineroen elkartea sortzen da

Andonik, gure aitak eta aititek, beste ekoizle batzuekin batera, Bizkaiko Txakolineroen elkartea sortzen du. Azken hau, gaur egungo Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren hazia izan zena.

1994

Bizkaiko Txakolinaren jaiotza

Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura sortzen duten upategien artean gaude.

1996

Oraingo kokapenera aldatzen gara

Gure historia soinean eramanda, mendien magaletatik jaitsi eta ibarraren behealdean kokatzen gara, urtean 4.000 botila ekoizten hasteko.

2006

Zabalondo erosten dugu
Zabalondo txakolina geurea egiten dugu, berezko ibilbide duen marka baten ardo-tradizioaz jarraituz.

2011

Sariak eta sariak
Ohiko bihurtzen da urtero nazioarteko Catavinum Wine Guide saria irabaztea.

2018

Garai berriak, txakolin berriak
Estreinakoz gure upelean hartzitutako txakolina eta gure goi mailako txakolina iragartzen ditugu. Ekoizpena, egun, 60.000 botilakoa da.

Bodega magalarte zamudio brindar

Variedad de sensaciones

Actualmente crecen en nuestro viñedo diferentes variedades de uva entre las que destacan la Hondarrabi Zuri, Hondarrabi Zuri Zerratia, Izkiriot Txikia y Riesling.

La dimensión y la forma de nuestro viñedo ha ido evolucionando junto a nosotros hasta llegar próximamente a las 9 hectáreas.

Gure txakolinak ezagutu

Jakinduria

Mendeetan zehar ardoa egiteko modua oso gutxi aldatu egin da. XX. mendean aldiz, teknologia berritzaileei esker, kalitatean aurrerapauso handia eman da.

Denboraren kontrol handiagoak, enologoen begi adituak, gaixotasunen tratamenduak eta presio eta hartzidura prozesu berriek, gure nortasuna eta berezitasunekin bat egiten duten ardoak ekoiztea ahalbidetzen digute. Magalarte Zamudion prozesu hauen abangoardian egon nahi dugu, gure helburua txakolinik onena egitea da, guztion gustukoa eta harro sentitzeko modukoa.

Gure txakolinak ezagutu
Txakoli Zabalondo Bodega Magalarte Zamudio premios y trofeos

Gure motibazioa, txakolinik onena modu iraunkor baten ekoiztea da; horregatik, gure mahasti guztiak produkzio integratuen sistemen barruan daude, ingurugiroa, mahastiak eta ingurumena errespetatuz.

Txakoli Zabalondo Bodega Magalarte Zamudio iglesia

Ardoa baino gehiago

Ez da ohikoa upategi batek erantzukizun korporatibo eta soziala erakustea, eta are gutxiago gure moduko upategi  familiar batek, hala eta guztiz ere esateko eta defendatzeko asko dugu.

  • Ingurumena errespetatzea.
  • Ekoizpen arduratsua.
  • Zamudioko memoria historikoa eta nekazaritzakoa, Magalarte jaiotzen ikusi zuen herria.
  • Tradizioari leialak, lekuz aldatu gabe.
  • Bertoko kontsumoa sustatzea.

Mahats-bilketa 2015 9:25

Geure upategi EITBen (Sustraiak). Bizkaiko Txakolinaren Mahats-bilketa 2015.

Magalarte Zamudio Upategia Agroesferan (RTVE) 2:33

Magalarte Zamudio Upategia RTVE-ko 2. katean Agroesfera saioan

Magalarte Zamudio Upategia – Mahats-bilketa 20159:30

Gure Magalarte Zamudio Upategia EITB-ko Sustraiak saioan, Bizkaiko 2015-eko txakolinaren bilketan.