Magalarte Zamudio

8,00

Laru kolorekoa, distiratsua eta ertz berdeduna, Magalarte txakolina zintzoa, dotorea eta iraunkorra da. Zitriko ukituekin eta fruta, pomelo eta anana usainekin. Ahoan gozoa, glizerikoa eta amaiera arina dauka, badu ere garraztasun puntu bat beste kopa bat hartzera gonbidatzen duena.

Bere nortasun propioa du eta bukaeran, fruta-gustu eta zitriko gomuta bizia lagaten du, freskagarritasun ezin hobea emanez. Arraina, itsaski, gazta eta pintxoekin primeran egiten du bat.

8 graduko tenperaturan hartzea gomendatzen dugu.

stockean

kategoria:
Deskribapena

Abangoardiako enologia-teknikak erabiliz eta Hondarrabi Zuri barietate nagusi gisa, fruta-gustukoa eta oso usaintsua den txakolin bat lortu dugu, sagarra eta anana ñabardurekin.

  • Mahastiaren dentsitatea: 11.500 mahats / ha
  • Orientazioa: ekialdea eta hegoaldea
  • Bilketa data: 17/09-10
  • Alkohola: % 12
Txakoli magalarte Zamudio ilustración baserri

Additional information

Weight 1.240 kg