Tradizio zaporedun ardoak

Ganguren mendilerroa, alde batetik, eta Gamizmendi eta Gaztelumendi mendiek, bestetik, Zamudiori klima humela eta epela edukitzea ahalbidetzen dio eta hori gure txakolinaren zaporean isladatzen da.

Fruta-gustukoa, zitrikoa eta freskoa.

Magalarte Zamudio

Abangoardiako enologia-teknikak erabiliz eta Hondarrabi Zuri barietate nagusi gisa, fruta-gustukoa eta oso usaintsua den txakolin bat lortu dugu, sagarra eta anana ñabardurekin.

Erosi
Txakoli Magalarte Zamudio
Suabea baina indar handikoa, luzea eta motela.

Zabalondo

Zabalondo txakolin dibertigarria, iradokitzailea eta atsegina da, eta belar usainetatik fruta eta mihilu-usainetara egiten du apurka apurka.

Txakolin gazte bat da, kanpotik oso modernoa baina barrutik adeitsua eta delikatua.

Erosi
Lehenik fresko eta harmoniarra.

Aretxabaleta

Gure upategiko txakolinen artetik geure kutunena. Baserritik hurbilen ditugun mahastiekin eginda, gure arbaso guztiei omenaldi bat da.

Erosi
Banillazko ukituekin ketua.

Upelean Hartzitutako Magalarte Zamudio

Gure erreferentziazko Magalarte Zamudio txakolinaren anai nagusia da. Ardo hau haritzezko upeletan 6 hilabetez hartzitua izan da, bolumena eta biribiltasuna lortuz.

Erosi